
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2014-15
- BATE Borisov - Athletic Club
BATE Borisov - Athletic Club


- 19' Polyakov
- 41' Karnitski
- Aduriz 45'
KokapenaBorisov Arena , Borisov
Lehen porrota Multzoen Fasean
BATE Borisovek 2 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek 2-1 galdu egin du BATE Borisoven aurka…

BATE Borisovek 2 Athletic Clubek 1
Athletic Clubek 2-1 galdu egin du BATE Borisoven aurka UCL-ren Multzoen Faseko bigarren jardunaldian. Polyakovek korner baten jaurtiketaren ostean -gure taldeak ez zuen horrelako jokaldian golik jasotzen partida ofizialetan, joan den denboraldiko Ligako zazpigarren jardunaldian, Granadaren aurka Los Carmenesen hain justu ere-eta Karnitskik, baloia Iraolaren hankan jo ostean, etxekoak aurreratu dute. Aritz Adurizek aldea murriztu du atsedenaldia baino lehen.
Bielorrusiarrak nagusi izan dira lehen zatian, eta bigarrenean, atzean arrisku gehiago hartzeaz gain, lehia berdintzeko saiakerak antzuak izan dira. Athletic azkena da multzoaren sailkapenean, lehen postutik garaipen batera, Shakhtar Donetsk eta FC Portoren arteko berdinketa kontuan hartuta.
Hurrengo hitzordua igandean izango da Santiago Bernabeun Real Madrilen aurka, irteera beti zaila baina horixe da egutegiak agintzen duena.
Hamaikakoan

Chernik
Khagush
Filipenko
Mladenović
Polyakov
Yablonski
Karnitski
A.Volodko
M.Volodko
Gordeychuk
Signevich
Ordezkoak
Yakovlev
Rodionov
Olekhnovich
Soroko
Tubić
Aleksievich
Pavlov
Entrenatzaileak
Aleksandr Yermakovich

BATE Borisov
Hamaikakoan
