Athletic Clubek 3 Getafe CF-k 1 Athletic Clubek 3-1 irabazi dio Getafe CF taldeari. Adurizek…
Athletic Clubek 3 Getafe CF-k 1
Athletic Clubek 3-1 irabazi dio Getafe CF taldeari. Adurizek 2 eta Raul Garciak egin dituzte golak eta Velazquezek talde bisitariarena.
Partida ona, hasieratik alde ipini dena eta hainbat datu azpimarratzeko izan duena: Raul Garciaren debuta, 600. jokalari zurigorria, eta haren lehen gola edota Carlos Gurpegiren 300. partida Ligan.
Lehen hiru puntuak sailkapenean eta egutegia aldapatsua zain. Ostegunean FC Augsburg San Mamesen, euro bana sarrera bakoitzeko errefuxiatuentzat, eta igandean Vila-realera. Arerio zailak, baina asteko hasiera ona izan da behintzat.