Athletic Club - Real Sporting de Gijón
Jardunaldia 9
Liga

Athletic Club - Real Sporting de Gijón

Athletic Club
Athletic Club
30
Real Sporting de Gijón
Real Sporting de Gijón
  • 29' Susaeta
  • 42'67' Aduriz

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Indar erakustaldia

Athletic Clubek 3 Real Sportingek 0 Athletic Clubek 3-0 irabazi dio Gijongo Sporting taldeari San…

Athletic Club

Athletic Clubek 3 Real Sportingek 0

Athletic Clubek 3-0 irabazi dio Gijongo Sporting taldeari San Mamesen. Susaetak eta Adurizek, bi, egin dituzte gure taldearen golak. Zurigorriak nagusi izan dira hasiera orekatu baten ostean, baina ezarritako erritmoa eta kemena gaindiezinak suertatu dira asturiarrentzat.

Susaetak lehen gola egin du eta atsedenaldia baino lehenago Adurizek bigarrena, berak jaurti duen penalti batean Albertoren aldaratzea sareetara boleaz bidaliz.

Bigarren zatia bakarrizketa izan da eta, aukera asko sortu diren arren, Adurizen gaueko bigarrena soilik gauzatu da. Gol honekin Adurizek 99 daramatza zurigorriz jantzita.

Garaipenaren ostean beheko postuekiko diferentzia handitu dugu, Ligako laugarren partida jarraian galdu barik bete ostean. Ea bosgarrena igandean Benito Villamarinen Real Betisen aurka heltzen den.