Real Betis - Athletic Club
10. jardunaldia
Liga

Real Betis - Athletic Club

Real Betis
Real Betis
13
Athletic Club
Athletic Club
  • 67' Rubén Castro (p.)
  • Williams 9'45'
  • Raúl García 87'

KokapenaBenito Villamarín , Sevilla

Merezi den baino alde txikiagoa

Real Betisek 1 Athletic Clubek 3 Athletic Clubek 1-3 irabazi dio Real Betis Balompie taldeari…

Athletic Club

Real Betisek 1 Athletic Clubek 3

Athletic Clubek 1-3 irabazi dio Real Betis Balompie taldeari Benito Villamarin futbol zelaian. Iñaki Williamsek, bi aldiz, eta Raul Garciak egin dituzte gure taldearen golak eta Ruben Castrok, penaltiz, andaluziarrena.

Ligako etxetik kanpoko lehen garaipena heldu da, nagusitasun handiz gainera, partidan zehar gure taldea jaun eta jabe izan baita. Dena den azken emaitzak ez du islatzen euripean zelaian ikusi den aldea.

Hasieratik Athletic erasokor irten da eta hamargarren minutura heldu baino lehen Williamsen lehen gola partida aldapaz behera ipini du. Bigarren gola merezi baino beranduago heldu bada ere, atsedenaldirako norgehiagoka bideratuta zirudien.
Bitxikeri bezala aipatu Iñakik, oraingoz, bere gol guztiak etxetik kanpo egin dituela.

Bigarren zatian hirugarrena ez da sartu eta kontrako penaltiak estutasuna ekarri du markagailura baina, oraingoan, bai, logika bete da Raul Garciaren zartakoaren bitartez.

Ligan ondo, eta hurrengo erronka europar lehiaketa bideratzea litzateke. Ostegun honetan San Mamesen FK Partizanen aurka.