Athletic Club - RCD Espanyol
Jardunaldia 11
Liga

Athletic Club - RCD Espanyol

Athletic Club
Athletic Club
21
RCD Espanyol
RCD Espanyol
  • 8' Williams
  • 64' Raúl García
  • Hernán Pérez 50'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Garaipen landua atsedenaldira joateko

Athletic Clubek 2 RCD Espanyolek 1 Athletic Clubek 2-1 irabazi dio RCD Espanyol taldeari San…

Athletic Club

Athletic Clubek 2 RCD Espanyolek 1

Athletic Clubek 2-1 irabazi dio RCD Espanyol taldeari San Mamesen. Iñaki Williamsek eta Raul Garciak egin dituzten gure golak eta Hernan Perezek bisitariena.

Zurigorriek bosgarren partida galdu barik lotu dute Ligan eta gaurkoarekin lehiaketa berberean erreskadan lortzen den hirugarren garaipena da. Guztira, azken bost partidak jarraian irabazi ditu Athletic Clubek.

Ez da uzta makala merezitako atsedenaldira joateko 17 punturekin jada goiko postuetara begira. Nahiz eta duela 60 ordu inguru jokatu, Athletic Clubek ondo eutsi dio ahaleginari, azkar ipini da aurretik Williamsen gol izugarri bati esker baina bigarren zatian, Espanyolen lehendabiziko aukeran Hernan Perezek berdindu egin du lehia. Zorionez Raul Garciak buruz hiru puntuak utzi ditu etxean.

Zortzigarrenak gaude 17 punturekin eta hamabost eguneko atsedenaldiaren ostean Granadan izango da hurrengo erronka boladari jarraipena emateko xedez.

Bitartean ea astelehenean, azaroaren 9an, Bilbao Athleticek asteburua biribiltzen duen San Mamesen.