Rayo Vallecano - Athletic Club
13. jardunaldia
Liga

Rayo Vallecano - Athletic Club

Rayo Vallecano
Rayo Vallecano
03
Athletic Club
Athletic Club
  • Aduriz 1'60'
  • Aduriz (p.) 23'

KokapenaVallecas , Madrid

Nagusitasuna Vallecasen

Rayo Vallecanok 0 Athletic Clubek 3 Athletic Clubek 0-3 irabazi dio Rayo Vallecano taldeari Vallecasen….

Athletic Club

Rayo Vallecanok 0 Athletic Clubek 3

Athletic Clubek 0-3 irabazi dio Rayo Vallecano taldeari Vallecasen. Aritz Adurizek partidako hiru golak egin ditu, beraz, gure taldearekin egiten duen laugarren ‘hat-trick’ daukagu Madrilen lortu duena. Oraingoan ezkerrez, eskuinez eta buruz lortu ditu golak, lehenengo biak lehen zatian eta hirugarrena atsedenalditik bueltan.

Garaipen garrantzitsua etxetik kanpoko bolada onari eusteko, ostegunean Alemanian irabazi eta europar sailkapena finkatu eta gero, beste hiru golekin gainera. Zazpigarren da taldea Ligako sailkapenean Malaga San Mamesen igandean jaso baino lehen.

Norgehiagoka berehala ipini da alde, lehen minutuan hain justu ere. Raul Garciak baloia sakonean sartu dio Adurizi eta honek, Juan Carlos gainditu ostean, atea hutsik zela lehendabiziko gola egin du.

Bigarrena penaltiz heldu da eta hirugarrena buruz Laporteren aurreko burukada ia atepean errematatuz. Ostean Laportek txartel gorria ikusi du, zalantzagarria gutxienez. Hortik lehia amaitu arte etxekoen erasoaldiak, baina fruiturik gabe eta, garaipenarekin, bertaratu diren 2.000 zale zurigorrien poza.

Eta hau ez da gelditzen. Bilbora heldu eta maletak prestatu aurtengo denboraldiko Kopari ekiteko Real Balompedica Linense aurka ostegunean bertan.