RC Celta - Athletic Club
17. jardunaldia
Liga

RC Celta - Athletic Club

RC Celta
RC Celta
01
Athletic Club
Athletic Club
  • Raúl García 71'

KokapenaBalaídos , Vigo

Azken unera arte borroka ikusgarria

RC Celtak 0 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek 0-1 irabazi dio sailkapenean laugarren zihoan Real…

Athletic Club

RC Celtak 0 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek 0-1 irabazi dio sailkapenean laugarren zihoan Real Club Celta taldeari Balaidosen. Raul Garciak, bigarren zatian, partidako gol bakarra egin du.

Lehia ikusgarria ikusi dugu 2015 urte gogoangarriari agur esateko, talde biak gora begira aritu baitira etengabe, lehiakide biak azken unera arte jo eta ke presioan murgildu dira, arerioari arnasarik gabe uzteraino eta erasoak etengabe antolatu nahian. Erritmoa, baloi galduak, sakontasuna… eta Athletic garaile ate aurrean zorrotzagoa izan delako.

Lehen zatian aukera gutxi alde bietatik eta abagune gehiago bigarren zatian. Zurigorriak hobeto hasieran, Raul Garciak langara jaurti du, oreka gero, Raul Garciaren gola ostean eta Hugo Malloren jaurtiketa zutoinaren kontra ere. Azken uneetan defentsa ona eta goiko postuak gertuago.

Berriro txapeldunak izan ginen urtea amaitzear dago eta 2016an zoratzeko moduko egutegia zain daukagu. Hasteko saio bikoitza etxean: Liga (Las Palmas, urtarrilak 3 Laporte eta Beñatik gabe txartelak direla eta) eta Kopa (Vila-real, urtarrilak 6) Bejondeigula.