Sevilla FC - Athletic Club
Jardunaldia 19
Liga

Sevilla FC - Athletic Club

Sevilla FC
Sevilla FC
20
Athletic Club
Athletic Club
  • 24' Gameiro
  • 58' Gameiro (p.)

KokapenaRamón Sánchez-Pizjuán , Sevilla

Ez da gure eguna izan

Sevilla FC-k 2 Athletic Clubek 0 Athletic Clubek 2-0 galdu Sevilla FC taldearen aurka Ramon…

undefined

Sevilla FC-k 2 Athletic Clubek 0

Athletic Clubek 2-0 galdu Sevilla FC taldearen aurka Ramon Sanchez Pizjuan futbol zelaian. Gameirok partidako gol biak egin ditu.

Egia esan, ez da egunik biribilena izan Athletic Clubentzat Sevillan bizi dena. Alde batetik norgehiagoka galdu delako kontrako merezimenduak egin arren eta, bestetik, Raul Garciak ezker belaunean oraindik zehaztu gabeko lesioa izan duelako.

Zurigorriak primeran zelairatu dira eta hainbat aukera izan dute aurretik ipintzeko. Tamalez, lehendabiziko aukeran -lehen zatian bakarra izan dena- Sevilla aurreratu da eta hortik gutxira Raulen zorigaiztoko jokaldia heldu da.

Atsedenaldira baino lehenago berdinketa egiteko abagunea egon bada ere, baloia ez da sartu eta, aurrekoa gutxi balitz, bigarren zatiaren hasieran oso jende gutxik ikusi duen penaltia seinalatu du epaileak. Bi eta zero eta aurrera jo behar, baina lehia jada ez zen berdina.

Ligako lehen itzulia amaitu da eta taldea ondo kokaturik dago Ligan, baina berehalako lehentasuna Kopan daukagu, asteazken honetan Vila-realen hain zuzen ere.