
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2015-16
- UD Las Palmas - Athletic Club
UD Las Palmas - Athletic Club


KokapenaGran Canaria , Las Palmas
Berdinketarekin konformatu behar
UD Las Palmasek 0 Athletic Clubek 0 UD Las Palmasek eta Athletic Clubek husna berdindu…

UD Las Palmasek 0 Athletic Clubek 0
UD Las Palmasek eta Athletic Clubek husna berdindu dute Gran Canaria Estadioan Ligako azkenaurreko partidan. Emaitza honekin zurigorriak seigarren postura jaitsi dira eta horixe izan daiteke denboraldia amaierako tokirik baxuena.
Bosgarrena izateko aukerak honako hauek dira, Sevilla FC taldearen aurka San Mamesen jokatuko den azken jardunaldian: Real Club Celtak lortzen duena baino zerbait gehiago eskuratzea, hau da, Celtak galduz gero berdinketa mahikoa litzateke; Celtak berdinduz gero garaipena beharko litzateke eta Celtak irabaziko balu seigarren tokian amaituko genuke.
Gaurko lehiari dagokionez, lehen zatian norgehiagoka orekaturik egon da, eta aukera apurrak zurigorriak izan dira. Bigarrenean gure taldearen nagusitasuna nabariagoa izan da, baina aukerarik garbiena, Eneko Bovedaren gola, baliogabetu du epaileak, jokoz kanpo ez zegoen arren.
Beraz, azken partida falta zaigu Superkoparen tituluaren denboraldiari agur esateko; Sevilla FCren aurka izango da neurketa hau datorren maiatzaren 14an, larunbatean, iluntzeko 19:30etan, San Mamesen.
Hamaikakoan

Raúl Lizoain
Vicente Gómez
David García
Willian José
Hernán
Aythami C.
Bigas
Jonathan Viera
Valerón
Castellano
Tana
Ordezkoak
Momo
Ángel López
Nauzet Alemán
David Simón
Araujo
Javi Varas
Roque Mesa
Entrenatzaileak
Enrique Setién

UD Las Palmas
Hamaikakoan
