Athletic Club - FK Partizan
Jardunaldia 4

Athletic Club - FK Partizan

Athletic Club
Athletic Club
51
FK Partizan
FK Partizan
  • 15'19' Williams
  • 40' Beñat
  • 71' Aduriz
  • 81' Elustondo
  • Oumaru 17'

data

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Gol sorta bat sailkapena bideratzeko

Athletic Clubek 5 FK Partizanek 1 Athletic Clubek 5-1 irabazi dio FK Partizan taldeari UEL-ko…

undefined

Athletic Clubek 5 FK Partizanek 1

Athletic Clubek 5-1 irabazi dio FK Partizan taldeari UEL-ko Multzoen Faseko laugarren jardunaldian. Iñaki Williams (2) Beñat, Aduriz eta Elustondo golegileak izan dira.

Gure taldeak pazientzia izan du lehia bideratzeko, nahiz eta markagailuan aurrea hartu bezain pronto bisitariek berdindu duten. Erantzuna ere berehalakoa izan da eta atsedenaldirako 3-1 agintzen zuten zurigorriek. Arazorik ez bigarren zatian eta multzoko lehen postuan finkatu da taldea Augsburg bisitatu baino lehen.

Garaipenaz gain, azpimarratzekoa izan da Aritz Adurizen gola, jada ehun baitira zurigorriz jantzita lortu dituenak. Azkenak izango ez direlakoan gaude.

Eta berehala Liga berriro San Mamesen, igandean bertan, eta Espanyol bisitari, beste partida gogor bat.