Athletic Club - Deportivo Alavés
Jardunaldia 17
Liga

Athletic Club - Deportivo Alavés

Athletic Club
Athletic Club
00
Deportivo Alavés
Deportivo Alavés

KokapenaSan Mamés , Bilbo

42.366 pertsona

Golik gabeko berdinketa

Athletic Clubek 0 Deportivo Alavesek 0 Athletic Clubek eta Deportivo Alavesek husna berdindu dute San…

undefined

Athletic Clubek 0 Deportivo Alavesek 0

Athletic Clubek eta Deportivo Alavesek husna berdindu dute San Mamesen Ligako etxeko azken euskal derbyan. Balantzea: Garaipen bi eta berdinketa bi, Osasunarekin bestea. Gaurkoa partida lehiatua, aukera gutxikoa eta, tarte batzuetan, hotza izan da, goiza bezala.

Talde bakoitzak abagune garbi bi izan dituela esan daiteke. Lehen zatian zuri-gorriek nabarmen agindu dute, baina Raul Garciaren jaurtiketa Ortolak harrapatu du eta Laporteren burukada bat altuegi joan da. Bisitarien aldetik aukerarik garbiena Camarasak izan du gure taldeko aldaratze txar bat aprobetxatuz, baina Iraizozen irteera gainditu eta gero, baloiak zutoinean jo du.

Bigarren zatian gauzak orekatu dira eta Deyversonek beste errore bat aprobetxatu du ate aurrean bakarrik geratzeko, baina Iraizozek baloia aldendu du.

Alderik txarrena Kepa Arrizabalaga atezainak izan duen lesioa izan da, Adurizek zuri-gorriz 300 partida betetzen zuen egunean.
Beste puntu bat gehiago sailkapenean, 27 jada, eta asteazkenean Bartzelonan Kopako kanporaketa gainditzeko balentriaren bila abiatuko da taldea. Hortik bueltan ia segituan Leganesera Ligako lehen itzuliko azkenaurreko partida jokatzera.