- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2016-17
- CD Leganés - Athletic Club
CD Leganés - Athletic Club
KokapenaButarque , Leganés
10.922 pertsona
Golik gabeko berdinketa, oraingoan etxetik at
Leganesek 0 Athletic Clubek 0 CD Leganesek eta Athletic Clubek husna berdindu dute Butarque futbol…
Leganesek 0 Athletic Clubek 0
CD Leganesek eta Athletic Clubek husna berdindu dute Butarque futbol zelaian. Aurreko Ligako jardunaldian gertatu zen bezala, golik gabe amaitu da lehen itzuliko azkenaurreko jardunaldiko lehen partida.
Etxekoek aukera gehiago izan dute, batez ere lehen zatian Machisek Iraizozen aurrean aukera batzuk izan dituenean, baina atezainaren lanagatik edo trebezia faltagatik abagunea ez da markagailuan islatu.
Bitxia bada ere, partidako gol bakarra Athletic Clubek sartu du, baina nahikoa izan da epailearen iritzia jokaldi normal bat ezerezean uzteko.
Bigarren zatian indarrak parekatu dira, eta Athleticek bere jokoa zelaiaren egoerara ere moldatzen saiatu da, baina aldi horretan ere etxekoek aukerarik garbienak izan dituzte. Negatiboena txartel banaketa izan da, Adurizek eta Beñatek euren bosgarren horia ikusi dute eta, biak eztabaidagarriak. Agi denez, epaileak ere tronpatu egiten dira, jokalariak eta gainerako parte-hartzaileak bezala.
Lehen itzuliari amaiera emateko, igandean Atletico Madril datorkigu bisitari San Mamesera, aukera berri bat hogeita hamar puntuak gainditzeko.