Basel VS Athletic Club 2017-7-12 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala

Basel3 : 2Athletic Club

Delgado30'(p.)
van Wolfswinkel60'
Pululu85'
Sabin Merino40'
Kike Sola49'
Laburpen bideoa
Estadioa
Stade du Christ-Roi
Herria
Lens
Data
12/07/2017
Ordua
19:00
Data eta ordua
2017-7-12 - 19:00

Denetik gertatu da lehenengo partidan

FC Baselek 3 Athletic Clubek 2Athletic Clubek 3-2 galdu du FC Baselen aurka. Sabin Merino…

2017ko uzt. 12a

FC Baselek 3 Athletic Clubek 2


Athletic Clubek 3-2 galdu du FC Baselen aurka. Sabin Merino eta Kike Sola golegileak izan dira.

Zurigorriek ondo ekin diote denboraldi-aurreko lehendabiziko lehiari, baina suitzarrek erritmo gehiagorekin nagusitu dira Balenziagak txartel gorria ikusi duen arte, baloia eskuz atepean mozteagatik. Golaren ostean ondo erreakzionatu du gure taldeak, baloi bat langara bidaliz eta berdinketa lortuz Sabin Merinoren bitartez.

Bigarren zatian talde osoa aldatu da eta hasi bezain laster Solak egin du bat eta bikoa. Binakoa egin du Baselek eta ondoren Etxeitak aukera paregabea izan du, baina bere burukada atzelari batek atepean atera du. Zoritxarrez korner batean, partidaren azken txanpan uztailaren 22ko asteburuan Ligari ekingo dion txapeldun suitzarrak hirugarrena egin du.