3. Jardunaldia

Dinamo Bucuresti1 : 1Athletic Club

Rivaldinho53'
Laporte21'
Laburpen bideoa
Estadioa
National Arena
Herria
Bucarest
Data
27/07/2017
Ordua
19:30
Data eta ordua
2017-7-27 - 19:30

Berdinketa europar ibilbidea hasteko

Dinamo Bucurestik 1 Athletic Clubek 1Athletic Clubek bana egin du Dinamo Bucuresti taldearen aurka Arena…

2017ko uzt. 27a

Dinamo Bucurestik 1 Athletic Clubek 1


Athletic Clubek bana egin du Dinamo Bucuresti taldearen aurka Arena Nationala futbol zelaian. Laportek egin du gure taldearen gola eta Rivaldinhok etxekoena.

Zuri-gorriek ekimena eraman dute denboraldiko lehendabiziko partida ofizialean eta estrategian merezitako saria eskuratu dute, Etxeita eta Laporteren arteko jokaldiak zero eta batekoa ekarri du eta, ostean, Dinamoren berpizkundea, denbora gutxi izan bada ere.

Bigarren zatian Bukaresteko taldea indartsuago atera da eta arrisku garbiegirik sortzen ez bazuen ere, Rivaldinhok oso gol ona egin du urrutitik. Hortik aurrera etxekoen presioa nabariagoa izan da, baina azken txanpen indarrak parekatu dira eta dena erabakiko da San Mamesen abuztuaren 3an.

Eskertu, aldi berean, Dinamok Yerayrekiko izan duen elkartasun keinua, talde errumaniarra gure jokalarien aldeko mezuak zeramatzan kamisetarekin zelairatu da eta.