Athletic Club - Getafe CF
Jardunaldia 1
Liga

Athletic Club - Getafe CF

Athletic Club
Athletic Club
00
Getafe CF
Getafe CF

KokapenaSan Mamés , Bilbo

37.884 pertsona

Hutsean amaitu da debuta Ligan

Athletic Clubek 0 Getafek 0Athletic Clubek eta Getafe CF-k hutsean amaitu dute San Mamesen 2017/18…

undefined

Athletic Clubek 0 Getafek 0


Athletic Clubek eta Getafe CF-k hutsean amaitu dute San Mamesen 2017/18 denboraldiko Liga irekitzen zuen partida.

Zurigorriek ekimena eraman dute erritmo gutxiko norgehiagokan eta ezin izan dute gainditu madrildarren defentsako lana. Bisitariek arriskua sortu dute estrategian eta bietan Kepa atezainak arriskua ekidin du, lehendabizikoan urdinek baloia marra gainditu duela eskatu badute ere.

Puntu banaketa Panathinaikosekin ostegunean europar etorkizuna erabaki baino lehen.

Hala eta guztiz ere, gaurko berririk onena izan da lehoikume berri biren estreinaldia: Unai Nuñez eta Iñigo Cordobarena hain zuzen ere. Gure elastikoa eramatearen pribilejioa izan dute, harrotasuna sentitzeaz gainera txikitatik harmailetan eta Lezaman egon ostean (gaurko partida amaitu duen hamaikakoa guztiz made in Lezama zen). Hauek izan dira 605. eta 606. zorioneko zerrendan. Zorionak!