SD Eibar VS Athletic Club 2017-8-27 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
02. Jardunaldia

SD Eibar0 : 1Athletic Club

Aduriz39'
Bertaratzea5.932
Laburpen bideoa
Estadioa
Ipurua
Herria
Eibar
Data
27/08/2017
Ordua
18:15
Data eta ordua
2017-8-27 - 18:15

Ligako lehen garaipena lehen euskal derbyan

SD Eibarrek 0 Athletic Clubek 1Athletic Clubek 0-1 irabazi dio SD Eibar taldeari Ipuruan. Aritz…

2017ko abu. 27a

SD Eibarrek 0 Athletic Clubek 1


Athletic Clubek 0-1 irabazi dio SD Eibar taldeari Ipuruan. Aritz Adurizek, buruz lehen zatian, egin du partidako gol bakarra.

Eibartarrak indartsu atera dira, espero zen bezala, baina minutuak aurrera joan diren heinean lehia parekatu egin da eta zuri-gorriek gola erdietsi dute atsedenaldira abiatu baino lehen Adurizen burukada baten bitartez Williamsen erdiraketa bikaina aprobetxatuz.
Bigarren zatian talde biek aukerak izan dituzte, baina oraingo honetan ez dute asmatu eta, gure taldeari dagokionez, defentsako lan ona egiteaz gain, Athleticek abagune gehiago sortu du.

Ligako bigarren jardunaldiari ekiteko, aldaketa dezente egin ditu Jose Angel Zigandak, azken hamar egunotan lau partida jokatu direla kontuan hartuz, hasieratik Lezamako hamar jokalari zelairatuz, hamabi guztira Muniain eta Lekueren presentziarekin. Protagonista guztiek lan ona burutu dute eta golik ez da jaso Ligako bi neurketetan eta, horrekin batera, jada sei partida ofizial jokatu dira aurtengo denboraldian porrota ezagutu gabe.

Merezitako atsedenaldia beraz Girona San Mamesen jaso arte, irailaren 10ean, 16:15ean eta, jarraian, partidez beteriko epe berri bati ekin baino lehen.