
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2017-18
- UD Las Palmas - Athletic Club
UD Las Palmas - Athletic Club


- 87' Remy
KokapenaGran Canaria , Las Palmas
19.149 pertsona
Bolada ona azken uneotan amaitu da
UD Las Palmasek 1 Athletic Clubek 0Athletic Clubek 1-0 galdu du UD Las Palmasen mmaurka…

UD Las Palmasek 1 Athletic Clubek 0
Athletic Clubek 1-0 galdu du UD Las Palmasen mmaurka Kanaria Handia futbol zelaian. Remyk egin du partidako gol bakarra arauzko denbora amaitzeko minutu bi falta zirenean.
Arestian aipatzen den legez, denboraldi hasierako bolada ona amaitu da kanariar irletan, bederatzigarren lehia ofizialean hain justu ere, zerbait gehiago ateratzeko merituak egin eta gero. Ostegunetik hona aldaketa ugari zekarren hasierako hamaikakoak, baina taldeak erronkari eutsi dio eta hasieratik nagusitzera atera da, eta baita pasarte askotan lortu ere.
Abaguneak sortu dira eta norgehiagoka hainbat uneotan gehiegi zabaldu den arren, zuri-gorriak ekimena eta kontrola eramaten saiatu dira. Azken hogei minutuetan esan daiteke etxekoek partidaren irakurketa hobeagoa egin dutela, gure taldearen garaipen gosea kontraerasoan min gehiago egiteko aprobetxatuz. Athleticek jada Liga hasiera bateko golik jaso gabeko marka ezarrita zeukan, baina horrek ez digu oraingoan punturik eman eta esku hutsik itzuli da taldea Bilbora.
Dena den, hausnarketarako tarte gutxi dago, berehala San Mamesen Atletico Madril baitugu bisitari, asteazkenean bertan hain zuzen ere.
Hamaikakoan

Chichizola
Lemos
Halilovic
Calleri
Míchel
J.Castellano
Vitolo
Jonathan Viera
Ximo Navarro
D.Castellano
Aquilani
Ordezkoak
Oussama
Remy
Vicente Gómez
Raúl Lizoain
Momo
Hernán
Aythami C.
Entrenatzaileak
Manuel Márquez

UD Las Palmas
Hamaikakoan
