Athletic Club - Atlético de Madrid
Jardunaldia 5
Liga

Athletic Club - Atlético de Madrid

Athletic Club
Athletic Club
12
Atlético de Madrid
Atlético de Madrid
  • 90' Raúl García
  • Correa 55'
  • Carrasco 73'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

43.381 pertsona

Lehenengo porrota etxean

Athletic Clubek 1 Atletico Madrilek 2Athletic Clubek 1-2 galdu du Atletico Madrilen aurka San Mamesen….

undefined

Athletic Clubek 1 Atletico Madrilek 2


Athletic Clubek 1-2 galdu du Atletico Madrilen aurka San Mamesen. Raul Garciak egin du gure taldearen gola eta Correak eta Carrascok sartu dituzte bisitarienak.

Lehenengo porrota San Mamesen azken urteotako areriorik zailenaren aurka, emaitzei begiratuta behinik behin. Dena den, lehen zatian indarrak parekaturik egon dira, inflexio puntua heldu den arte. Aldeko penaltia jaurti du Adurizek, baina Oblakek primeran desbideratu du baloia.

Hortik aurrera madrildarrak nagusitzen joan dira, batez ere bigarren zatiaren hasieran, eta ondoren zero eta biko aldearekin ederto kudeatu dute lehia. Norgehiagoka berdintzeko Athleticen saiakera guztiak antzuak izan dira, Raul Garciaren gola beranduegi heldu da eta.

Atseden gutxi porrota ahazteko, larunbatean La Rosaledara bait goaz Malaga CF-ren aurka jokatzeko.