Valencia CF - Athletic Club
Jardunaldia 7
Liga

Valencia CF - Athletic Club

Valencia CF
Valencia CF
32
Athletic Club
Athletic Club
  • 27' Zaza
  • 34' Parejo (p.)
  • 66' Rodrigo M.
  • Aduriz 59'
  • Raúl García 76'

KokapenaMestalla , Valencia

42.070 pertsona

Joko hobea eta aukerak ez dira nahikoak izan

Valentziak 3 Athletic Clubek 2Athletic Clubek 3-2 galdu de Mestallan Valentzia CF taldearen aurka. Aritz…

undefined

Valentziak 3 Athletic Clubek 2


Athletic Clubek 3-2 galdu de Mestallan Valentzia CF taldearen aurka. Aritz Adurizen eta Raul Garciak egin dituzte gure taldearen golak eta Zazak, Parejok penaltiz eta Rodrigok etxekoenak.

Bigarren irteera erreskadan Ligan eta oraingo honetan, ez da heldu ezta puntu mingotsa ere, nahiz eta zentzazioak, bitxia bada ere, hobeagoak izan. Betiko legez, partidaren hasiera ona izan da, baina Valentzia CF-ek aurrean duen bolbora erakutsi du lehen zatiaren erdialdean.

Ia jarraian, penaltiz, bigarrena heldu da eta horrekin batera gure unerik eskasenak. Halaz ere, taldea berpiztu da eta atsedenaldira joan baino lehen Vesgak aldea murrizteko aukera izan du, baina bere burukada zutoinerantz abiatu da.

Bigarren zatiaren hasiera ildo beretik joan da, zuri-gorriak nagusi eta, oraingoan bai, saridun, Adurizek bi eta batekoa ezarri baitu. Ez zirudien berdinketa ezuste handiegi izango zenik, eta Rodrigok hiru eta batekoa egin baino lehen Nuñezek berebiziko aukera izan du berdinketa ezartzeko.

Athleticek ez du amorerik eman. Aitzitik, Raul Garciak bigarrena egin du eta lehia amaitu bitartean abaguneak izan ditugu punturen bat bederen urratzeko. Raul Garciak ezin izan du Netoren irteera gainditu; Laportek buruz baloia langara bidali du eta Balenziagak orpoz atzelari batekin egin du topo. Azkenean porca miseria eta esku hutsik etxera.

Eta orain aste biko geldialdia Ligako bigarren sailkatua den Sevilla FC San Mamesen urriaren 14an, larunbatean, jaso arte.