Athletic Club VS FC Barcelona 2017-10-28 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
10. Jardunaldia

Athletic Club0 : 2FC Barcelona

Messi37'
Paulinho92'
Bertaratzea43.750
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
28/10/2017
Ordua
20:45
Data eta ordua
2017-10-28 - 20:45

Ondo jokatzea nahikoa ez denean

Athletic Clubek 0 FC Bartzelonak 2Athletic Clubek 0-2 galdu FC Bartzelonaren aurka San Mamesen. Messik…

2017ko urr. 28a

Athletic Clubek 0 FC Bartzelonak 2


Athletic Clubek 0-2 galdu FC Bartzelonaren aurka San Mamesen. Messik eta Paulinhok egin dituzte partidaren golak.

Gure taldeak zentzazioak berreskuratu ditu joko aldetik, baina ezin izan du puntu gehiagorik pilatu aurrean lidergoan zetorren taldeak jokalari askoren kalitateak zenbaterainoko garrantzia duen erakutsi eta gero.

Hasiera zuri-gorria izan da, baina Ter Stegenen geldiketek bizirik mantendu dituzte kataluniarrak eta, horren ostean, kalitatea aurrerago mugitu da eta Messiren agerpenak gauzak aldapaz gora ipini ditu atsedenaldira arte.

Bigarren zatian aldiz, Athletic jaun eta jabe izan da, ekimena hasieratik amaierara arte eramanez, baina ate aurrean asmatu barik, oraingoan ere atezainaren lana azpimarragarria izanik. Gainera, merezi gabe bada ere, azken segundoetan Ernesto Valverderen taldeak aldea handitu du markagailuan.

Eta zapore gazi-goxoarekin amaitu ostean, ostegunean europar lehiaketan segitzeko garrantzi handiko partida daukagu Ostersunds FK talde suediarraren aurka. Ea gaurko hobekuntza emaitzetan ere islatzen den.