
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2017-18
- Athletic Club - Real Madrid
Athletic Club - Real Madrid


KokapenaSan Mamés , Bilbo
44.884 pertsona
Borrokaturiko berdinketa
Athletic Clubek 0 Real Madrilek 0Athletic Clubek husna berdindu du Real Madrilen aurka San Mamesen….

Athletic Clubek 0 Real Madrilek 0
Athletic Clubek husna berdindu du Real Madrilen aurka San Mamesen. Ligan jarraian erdiesten den hirugarren berdinketa da: 1-1 Vila-real, 2-2 Deportivo eta 0-0 gaurkoan eta bosgarren neurketa da Ligan golik jaso barik amaitzen dena.
Partida gogorra izan da oso, Real Madrilek irabazi zuen bere azken Champions Leagueko finaletik lehendabizikoz hamaikakoa errepikatzen zuelako eta lidergora hurbiltzeko aukera zeukalako, gure taldea asteazkeneko porrotetik zetorrelako, sailkapenean ahul samar gabiltzalako eta azken hiru urteotan arerio beraren aurka galdu genuelako, besteak beste.
Azkenean, defentsako lan onak, grinak, lesioak gainditzeko gaitasuna (Iturraspe eta De Marcos) eta sufrimendu tarteek beste puntu bat pilatzea ahalbidetu dute San Mamesen gau handietako giroa bizi eta gero.
Eta final batetik beste final batera, ostegunean Zorya eta hotza zain izango baititugu Ukrainan europar pasaportea zigilatzeko hil edo bizikoa den partidan.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
José Ángel Ziganda

Real Madrid
Hamaikakoan
