
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2017-18
- Girona FC - Athletic Club
Girona FC - Athletic Club


- 7' (p.),64' Stuani
KokapenaMontilivi , Girona
9.362 pertsona
Galdu gabeko bolada amaitu da
Girona FC-k 2 Athletic Clubek 0Athletic Clubek 2-0 galdu du Girona FC taldearen aurka Montilivin….

Girona FC-k 2 Athletic Clubek 0
Athletic Clubek 2-0 galdu du Girona FC taldearen aurka Montilivin. Stuanik egin ditu partidako gol biak. Porrot honekin taldeak galdu gabe zeraman hamar partidako boladari agur esaten dio.
Kataluniarrak azkar aurreratu dira markagailuan, penaltiz, eta abantaila beren burua hobeto kokatzeko aprobetxatu dute.
Gure aldetik sakontasuna lortzeko eta, beraz, aukerak egiteko, zailtasunak nabariak izan dira. Soilik lehen zatiaren amaieran arriskua nozitu du Gironak: Williamsek gehiegi gurutzatu du baloia eta Iñigo Martinezek txilenaz baloia langara bidali du.
Bigarren zatiaren hasiera hobeagoa izan da. Zigandak Aduriz eta Susaeta zelairatu ditu, hiru zentraletik bira pasatuz, baina berehala etxekoen bigarrena heldu da eta hortik aurrera gure ahaleginak antzuak izan dira.
Partidak, dena den, berri onak utzi dizkigu. Onena, zalantzarik gabe, Yerayren presentzia berdegunean eta, horrekin batera, jada 610 direla partida ofizialetan gure elastikoarekin debuta egin duten jokalariak. Azkenak Andoni Lopez eta Iñigo Martinez izan dira.
Bolada amaitu eta gero hurrengo erronka etxean izango dugu, ostiralean UD Las Palmasen aurka, ea bolada on bati ekiteko balio zaigun.
Hamaikakoan

Bono
Bernardo
Mojica
Ramalho
Granell
Stuani
Pere Pons
Portu
Juanpe
Borja García
Pablo Maffeo
Ordezkoak
Olunga
Timor
Aleix García
Iraizoz
Aday
Choco Lozano
Muniesa
Entrenatzaileak
Pablo Machín

Girona FC
Hamaikakoan
