Sevilla VS Athletic Club 2018-3-3 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
27. Jardunaldia

Sevilla2 : 0Athletic Club

L.Muriel28'
Vázquez31'
Bertaratzea25.185
Laburpen bideoa
Estadioa
Ramón Sánchez-Pizjuán
Herria
Sevilla
Data
03/03/2018
Ordua
16:15
Data eta ordua
2018-3-3 - 16:15

Dena lehen zatian erabaki da

Sevilla FC-k 2 Athletic Clubek 0Athletic Clubek 2-0 galdu du Sevilla FC taldearen aurka Sanchez…

2018ko mar. 3a

Sevilla FC-k 2 Athletic Clubek 0


Athletic Clubek 2-0 galdu du Sevilla FC taldearen aurka Sanchez Pizjuan futbol zelaian. Murielek eta Franco Vazquezek egin dituzte, lehen zatian, talde andaluziarraren golak.

Partida lehen zatian erabaki da. Hasteko, gure taldeak zailena egin duela esan daiteke, lehen minutuetako presio eta erasoetatik onik atera baita. Dena den jokaldi inozo batean bat eta zerokoa heldu da eta bost minutu geroago bigarrena, buruz, kasu honetan landuago jokaldiaren ondorioz. Atsedenaldira arte abagune garbi bi izan ditu Williamsek, baina ezin izan du Rico gainditu batean eta burukada kanpora bidali du bestean.

Bigarren zatiari begira hiru aldaketak egin ditu Zigandak, eta lehen txanpan zuri-gorriak izan dira nagusi, baina golik gabe. Minutuak aurrera joan ahala Sevilla erosoago sentitu da hiru puntuak eskuratzeko.

Liga albo batera utzita, hurrengo erronkak Europara garamatza, Marseillara hain justu ere, gogorra izango den OM taldearen aurka.