Spartak Moskva VS Athletic Club 15/2/2018 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
1/16

Spartak Moskva1 : 3Athletic Club

Luiz Adriano60'
Aduriz22'
Aduriz39'
Mikel Rico45'
Laburpen bideoa
Estadioa
Otkrytie Arena
Herria
Moscú
Data
15/02/2018
Ordua
19:00
Data eta ordua
15/2/2018 - 19:00

Europar kanporaketa gainditzeko lehen pausoa

FC Spartak 1 Athletic Clubek 3Athletic Clubek 1-3 irabazi dio FC Spartak taldeari Moskuko Spartak…

15 de feb. de 2018

FC Spartak 1 Athletic Clubek 3


Athletic Clubek 1-3 irabazi dio FC Spartak taldeari Moskuko Spartak Stadionean. Aritz Adurizek (2) eta Mikel Ricok egin dituzte gure taldearen golak, guztiak lehen zatian, eta Luiz Adrianok, bigarrenean, sartu du errusiar taldearena.
Taldeak Europan etxetik at daraman bolada onari eutsi dio, orain arte denboraldi honetako UEL-n San Mamesetik urrun jokatu ditugun partidetan ez baitugu porrotik jaso.

Errusiarrak, zaleen berotasunaren eskutik, hotza hasieratik apurtzen saiatu dira. Athleticek erronkari eutsi dio eta minutuak aurrera joan ahala aukerak sortzeko ahaleginak egin ditu. Lehendabiziko garbian, 22. minutuan, Adurizek Raul Garciaren pase sakona kontrolatu du eta, atezaina gainditu ostean, baloia sareetara bidali du.

Ostean Spartakek aukera garbi bat izan du aurretik ipintzeko, Glushakovek baloia zutoinera bidali baitu, baina golaren eskutik zuri-gorriak nolabait askatu egin dira eta atsedenaldirako partida bideraturik utzi dute, Bigarrena Adurizek egin du 39. minutuan, Susaetaren falta jaurtiketak hesiaren kontra tupust egin eta gero. Hirugarrena Mikel Ricok lortu du, aldaratze bat errematatuz. Defentsa bat atepean baloia aldentzen saiatu da, baina alferrik.

Gol hauekin Adurizek estatistikak apurtzen segitzen du, lehiaketako zazpigarren gola lortzeaz gain, laugarren golegile historikoa da eta, halaber, Falcaorekin eta Rossirekin batera, UEL-n bost partida jarraian gol egin duen hirugarren jokalaria da.

Bigarren zatian etxekoek presio gehiago egin dute eta ordubeterako Luiz Adrianok etekina atera dio, distantzia murriztuz. Dena den Athleticek jakin izan du defentsako lana nola egin eta azken txanpan aukerak egon dira abantaila handitzeko, baina argitasun puntu bat falta zaigu sortu diren aukerak gauzatzeko.

Lortutako abantaila handia den arren, kanporaketa ez dago oraindik erabakita eta ostegunean Katedralean (21:05) lana amaitzea ez da erraza izango. Tartean, Ligarekin hitzordu berri bat daukagu, Wanda Metropolitano futbol zelai berrian hain justu ere, Atletico Madril, Ligako bigarren sailkatuaren aurka.