Athletic Club VS Spartak Moskva 2018-2-22 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
1/16

Athletic Club1 : 2Spartak Moskva

X.Etxeita57'
Luiz Adriano44'
Melgarejo85'
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
22/02/2018
Ordua
21:05
Data eta ordua
2018-2-22 - 21:05

Porrota, baina ULE-ren hamasei onenen artean jada

Athletic Clubek 1 FC Spartak Moskvak 2Athletic Clubek 1-2 galdu du FC Spartak Moskva taldearen…

2018ko ots. 22a

Athletic Clubek 1 FC Spartak Moskvak 2


Athletic Clubek 1-2 galdu du FC Spartak Moskva taldearen aurka San Mamesen. Etxeitak egin du gure taldearen gola eta Luiz Adrianok eta Melgarejok talde errusiarrarena. Emaitza honen ostean Athletic Club 16ko Errondarako sailkatu da joaneko partidan 1-3 irabazi ostean.

Fase berrian arerioa honako hauen artean irtengo da:
AC Milan (ITA)
Arsenal (ENG)
Atletico Madril (ESP)
CSKA Moskva (RUS)
Dortmund (GER)
Dynamo Kyiv (UKR)
Lazio (ITA)
Leipzig (GER)
Lyon (FRA)
Lokomotiv Moskva (RUS)
Marseille (FRA)
Plzeň (CZE)
Salzburg (AUT)
Sporting CP (POR)
Zenit (RUS)

Hasiera ona izan du Athleticek, baina errusiarrak jokoa bereganatu dute eta unerik gozoenak atsedenaldia baino zertxobait lehenago izan dute, Luiz Adrianoren gola lortuz. Bigarren zatian aldiz, zuri-gorriak nagusi izan dira, baina Etxeitak berdinketa lortu arren (haren lehendabiziko gola euskaraz) azken uneotan sufritu egin da lehiaketatik at geratu den talde errusiar bakarra kanpoan uzteko, Melgarejok bat eta bikoa ezarri baitu lehia amaitzeko bost minutu falta zirela.

Tamalez, kirolaz gain, indarkeria nagusitu da partidaren atarikoetan eta bertan ertzain bat hilik suertatu da, bihotzekoak jota. Athletic Clubek bere doluminak helarazi dizkie ertzaintzaren sendia eta lankideei eta futbolaren inguruan sortzen den indarkeria gaitzesten du. Inoiz errepika ez dadila.