Athletic Club - CD Leganés
Jardunaldia 28
Liga

Athletic Club - CD Leganés

Athletic Club
Athletic Club
20
CD Leganés
CD Leganés
  • 10'17' Raúl García

KokapenaSan Mamés , Bilbo

30.787 pertsona

Garaipena golik jaso barik

Athletic Clubek 2 CD Leganesek 0Athletic Clubek 2-0 irabazi dio CD Leganes taldeari San Mamesen….

undefined

Athletic Clubek 2 CD Leganesek 0


Athletic Clubek 2-0 irabazi dio CD Leganes taldeari San Mamesen. Raul Garciak egin ditu gure taldearen gol biak.
Etxeko azken jardunaldietan Malaga gainditu zuen gure taldeak eta ostean Valentziaren aurkako lehia banakoarekin amaitu eta gero, garaipena itzuli da San Mamesera hasiera indartsu bat Raul Garciaren bi golekin biribilduz.

Lasaitasuna heldu da Katedralera eta horrela hobetu kudeatu dira bisitarien erasoak.

Bigarren zatian kontrol lana izan da nagusi eta minutuak aurrera joan ahala “pepineroen” aukerak murrizten joan dira. Dena den, aukerak egon dira gol gehiago ikusteko, baina markagailua ez da mugitu. Gaurko emaitzarekin, 2-0 alegia, nahikoa litzateke ostegunean europar ibilbidearen ateak zabalik mantentzeko.

Olympique Marseille ez da arerio samurra izango -Raul Garcia eta San Jose ez dira egongo-, joaneko partidan erakutsi zuen moduan, baina San Mames gure zain dago orrialdeak idazten segitzeko eta, bide batez, europar lehiaketak jokatzea zein polita den berresteko.