Olympique Marseille - Athletic Club
Final zortzirenak

Olympique Marseille - Athletic Club

Olympique Marseille
Olympique Marseille
31
Athletic Club
Athletic Club
  • 1'58' Ocampos
  • 14' Payet
  • Aduriz (p.) 45'

KokapenaStade Vélodrome , Marsella

Aldapaz gora

Olympique Marseillek 3 Athletic Clubek 1Athletic Clubek 3-1 galdu du Olympique Marseille taldearen aurka Velodrome…

undefined

Olympique Marseillek 3 Athletic Clubek 1


Athletic Clubek 3-1 galdu du Olympique Marseille taldearen aurka Velodrome Stadiumean. Aritz Adurizek, penaltiz, egin du gure taldearen gola eta Ocamposek (2) eta Payetek talde frantziarrarenak.

Hamaseiko Errondaren kanporaketa aldapaz gora ipini da, galduta ez badago ere, San Mameseko partida falta da eta.

Joaneko lehiak hasierarik kaskarrena ezagutu du, lehen minutua bete baino lehen etxeko taldeak aldeko bat eta zerokoa poltsikoan zeukan jada. Athleticek ongi erreakzionatu du eta aukeraren bat sortu arren berehala bigarrena heldu zaigu. Gero eta zailago.

Gutxienez lehen zatiaren amaieran aldeko penalti batek aukera eman digu aldea murrizteko. Adurizek ondo sartu du eta bigarren zatia indarberriturik hasi dute gure jokalariek. Tamalez ordu laurdenaren parean OM-k hirugarrena egin du eta zailtasunak biderkatu egin dira. Azkenean 3-1 eta balentria bada Katedralean izan beharko.

Tartean Ligak ere beste jardunaldi bat ezagutuko du San Mamesen ere, igandean CD Leganes taldearen aurka.