ADO Den Haag - Athletic Club

ADO Den Haag - Athletic Club

ADO Den Haag
ADO Den Haag
32
Athletic Club
Athletic Club
  • 30' Becker
  • 49' Falkenburg
  • 51' El Khayati
  • Aduriz 17'
  • Sabin Merino 78'

data

KokapenaSV De Lutte , De Lutte

Denboraldi-aurreko lehen porrota, ADOren aurka

Athletic Clubek 3-2 galdu du ADO Den Haag taldearen aurka De Lutten jokatu den partidan….

undefined

Athletic Clubek 3-2 galdu du ADO Den Haag taldearen aurka De Lutten jokatu den partidan. Adurizek eta Sabin Merinok sartu dituzte gure taldearen golak eta Beckerrek, Falkenburgek eta El Khayatikek egin dituzte Hagako taldearenak.

Galdu arren, zuri-gorriak nagusi izan dira ia tarte guztietan, baina denboraldiko altura honetako lehiak horrela dira, batez ere entrenamenduetako lan karga fisikoa eta jokalari askoren presentzia nabaritzen direlako. Esaterako, lehen zatian Athletic jaun eta jabe izan da, baina atsedenaldira berdinketarekin erretiratu dira talde biak.

Bigarrenean, aldiz, lehen zatiko azken txanpan eta atsedenaldian pairatu behar izan dugun ekaitzak (euria eta kazkabarrarekin) bigarren zati “arraro” samar bati paso eman dio. Lehen bost minutuetan lehiakideen mailarekin bat ez zetorren epaileak eta gure akatsek aukera eman diete herbeheretarrei 3-1 eroso batekin ipintzeko.

Hortik aurrera gure taldea nagusitu da jokoan, baina Adurizen lehen golari soilik Sabin Merinok lortu duen bigarrena baino ez zaio batu. Eta arratsalde korapilatsuari amaiera emateko, epaileak arauzko denbora bete baino lehenago bukatutzat eman du neurketa.