Athletic Club - Real Sociedad
Jardunaldia 8
Liga

Athletic Club - Real Sociedad

Athletic Club
Athletic Club
13
Real Sociedad
Real Sociedad
  • 31' Muniain
  • Oyarzabal (p.) 30'73'
  • Sangalli 46'

KokapenaSan Mamés , Bilbao

46.684 pertsona

Erraztasun gehiegi partida irabazi ahal izateko

Athletic Clubek 1-3 galdu du Real Sociedaden aurka San Mamesen. Iker Muniainek egin du gure…

undefined

Athletic Clubek 1-3 galdu du Real Sociedaden aurka San Mamesen. Iker Muniainek egin du gure taldearen gola eta, beste aldean, Oyarzabal (2, biak penaltiz) eta Sangalli izan dira golegileak.

Denboraldiko lehen derbya eta porrota, erraztaduun gehiegi eman baitugu partidan punturik urratu ahal izateko. Arerioak ederto aprobetxatu du abagunea eta eraginkortasuna egin du bertute, futbolean noski guztiz onargarri dena.

Lehen zatian Athletic nagusi izan da, zalantzarik gabe, baina Bideo Epaile Laguntzailearen estreinaldiak San Mamesen eztabaidarako beta utzi du… eta Realaren lehen gola. Erreakzioa berehalakoa izan da eta berdinketaren ostean bakarrizketak segitu du atsedenaldira arte.

Dena den gauzak berehala okertu dira bigarrenean: baloi bat inuzenteki galdu eta 1-2koa markagailuan. Taldeak ez du amorerik eman, jo eta ke segitu du, baina beste hanka-sartze batek hirugarrena ekarri du, penaltiz, behin betikoa bihurtu dena, BEL-ak ez baitu aztertu Adurizek lortu duen gola. Amaieran gehiegizko aldea markagailuan, baina ez dago besterik.

Orain Ligaren beste geldialdi bat eta buletan denboraldiko bigarren derbya, kasu honetan Eibarren.