Athletic Club - Valencia CF
Jardunaldia 10
Liga

Athletic Club - Valencia CF

Athletic Club
Athletic Club
00
Valencia CF
Valencia CF

KokapenaSan Mamés , Bilbao

39.261 pertsona

Hirugarren berdinketa jarraian

Athletic Clubek eta Valentzia CF-ak hutsean berdindu dute San Mamesen. Asteko hirugarren berdinketa jarraian, apustu-etxeetan…

undefined

Athletic Clubek eta Valentzia CF-ak hutsean berdindu dute San Mamesen.

Asteko hirugarren berdinketa jarraian, apustu-etxeetan ere “aurre-ikusten” zela partida hasi aurretik talde bien aurrekariekin. Bisitarien kasuan zortzigarren berdinketa eta gure aldetik zazpigarrena. Kasu honetan Ligako lehenbiziko lehia izan da golik jaso gabe.

Neurketa parekatua, aukera gutxikoa, non presioa, borroka latza eta kokapena mantentzea ardatzak izan diren hasieratik. Lehen zatian abagune gutxi eta askoz irekiagoa izan da bigarrena, baina atezain biek euren lana ere bete dute.

Hurrengo hitzordua azaroak 5, astelehenean izango da Bartzelonan, gaur egun sailkapeneko goiko aldean dabilen RCD Espanyol taldearen aurka.