Athletic Club VS Valentzia 2018-10-27 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
10. Jardunaldia

Athletic Club0 : 0Valentzia

Bertaratzea39.261
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbao
Data
27/10/2018
Ordua
16:15
Data eta ordua
2018-10-27 - 16:15

Hirugarren berdinketa jarraian

Athletic Clubek eta Valentzia CF-ak hutsean berdindu dute San Mamesen. Asteko hirugarren berdinketa jarraian, apustu-etxeetan…

2018ko urr. 27a

Athletic Clubek eta Valentzia CF-ak hutsean berdindu dute San Mamesen.

Asteko hirugarren berdinketa jarraian, apustu-etxeetan ere “aurre-ikusten” zela partida hasi aurretik talde bien aurrekariekin. Bisitarien kasuan zortzigarren berdinketa eta gure aldetik zazpigarrena. Kasu honetan Ligako lehenbiziko lehia izan da golik jaso gabe.

Neurketa parekatua, aukera gutxikoa, non presioa, borroka latza eta kokapena mantentzea ardatzak izan diren hasieratik. Lehen zatian abagune gutxi eta askoz irekiagoa izan da bigarrena, baina atezain biek euren lana ere bete dute.

Hurrengo hitzordua azaroak 5, astelehenean izango da Bartzelonan, gaur egun sailkapeneko goiko aldean dabilen RCD Espanyol taldearen aurka.