Athletic Club - Getafe CF
Jardunaldia 13
Liga

Athletic Club - Getafe CF

Athletic Club
Athletic Club
11
Getafe CF
Getafe CF
  • 68' Nolaskoain
  • Mata 77'

KokapenaSan Mamés , Bilbao

39.821 pertsona

Abantailari ezin eutsi eta zortzigarren berdinketa

Athletic Clubek bana egin du Getafe CF taldearen aurka San Mamesen. Peru Nolaskoainek egin du…

undefined

Athletic Clubek bana egin du Getafe CF taldearen aurka San Mamesen. Peru Nolaskoainek egin du gure gola eta Mata talde madrildarrarena.

Zuri-gorriek ez dute lortu burua behetik ateratzea eta denboraldiko zortzigarren berdinketa pilatu dute, betiko lez alde bi izan duen partidan. Markagailuan aurretik ipini baino lehen, edo ipini arte, gure taldeak espero zen ekimena eraman du, baina ez du sakontasunik izan.

Estrategian gola egin eta abantailari ezin eutsi, partidako unerik eskasenak jokatuz. Gainera, lesionatu diren Raul Garcia eta Balenziagaren aldaketak egin eta gero, maniobra tarte gutxi geratu zaio entrenatzaileari taldea behar legez sendotzeko. Berdinketa heldu da eta Adurizek baloia zutoinera bidali duen arren, azken minutuetan aukerarik garbienak Getaferentzat izan dira.

Hurrengo partida asteazken honetan Kopan izango da Huescaren aurka San Mamesen. Balenziaga eta Raul Garcia ez dirudi helduko direnik, lesioak direla eta. Ostean Liga itzuliko da, abenduaren 3an, 21:00etan Valentzian, Levante UD-ren aurka.