- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2018-19
- Athletic Club - Girona FC
Athletic Club - Girona FC
- 92' Aduriz (p.)
KokapenaSan Mamés , Bilbao
34.060 pertsona
Azkenean Ligako bigarren garaipena heldu da!
Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Girona FC taldeari San Mamesen. Aritz Adurizek sartu du gure…
Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Girona FC taldeari San Mamesen. Aritz Adurizek sartu du gure taldearen gola, penaltiz neurketaren luzapenean. Gauzak horrela, LaLigako azken hamalau denboraldiotan golen bat lortu du aurrelariak.
Zuri-gorriek Ligako bigarren garaipena erdietsi dute, guztiz merezita, zortzi partida jarraian galdu gabe zeraman arerioaren aurka eta, aldi berean, Ligan etxetik at porrota ezagutzen ez zuen taldearen kontra izan da.
Urrezko hiru puntuak lortzeko Athleticek den-dena, zeukan guztia, ipini behar izan du berdegunean eta, azken segundoetan bada ere, gaurkoan emaitza eta partidan egindako merituak elkarren eskutik heldu dira helmugara.
Hasieratik gure jokalariak nagusitu dira, kataluniarren hiruko defentsari neurria hartuz eta hegalak ondo erabiliz. Abaguneak pilatzen joan dira (25 aldiz jaurti du Athleticek eta baita 11 aldiz kornerretik atera ere), era guztietakoak, BELen emozioa ere dastatu dugu Bernardoren esku bat zigortu gabe geratu denean edota Gironari gola baliogabetu diotenean.
Gola ez zen iristen. Tamalez aurrean gure Gorka Iraizozekin egin dugu topo eta, egin duen neurketa bikaina ikusita azken uneotan, Ramalhoren sarrera Muniaini penalti bihurtu denean, batek baino gehiagok pentsatu du ea Ronaldorekin, Messirekin, Diego Castrorekin edota Aubameyagekin gertatu zena errepikatu ote zitekeen, are okerrago memoria hobeagoa dutenek ere gogoratu dute Adurizi berari 2006 eta Espanyoleko atezaina zela, penalti bat desbideratu ziola San Mamesen bertan. Zorionez ez da horrela gertatu eta Adurizek, ate erditik, arnasa eman die Katedralean bertaratu diren guztiei.
Hamalau puntu, zulotik irteteko borrokan segitzeko, baina bizirik eta prest hurrengo astelehenean Gasteizen denboraldiko hirugarren euskal derbyan beste hiru puntu lortzeko. Bitartean, ospa dezagun bigarren garaipena eta taldea eta zaleen artean berreskuratutako lotura.