Athletic Club - SD Eibar
Jardunaldia 25
Liga

Athletic Club - SD Eibar

Athletic Club
Athletic Club
10
SD Eibar
SD Eibar
  • 1' Raúl García

KokapenaSan Mamés , Bilbao

43.363 pertsona

Zapalgailu bat bezala derbya justiziaz erdiesteko

Athletic Clubek 1 SD Eibarrek 0

undefined

Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Eibar Kirol Elkarteari San Mamesen. Raul Garciak, partidako lehen minutuan, egin du gaueko gol bakarra. “Esaera Zaarren bilduma berrian” liburuan esaten den legez: ”Gure Jaungoikoa, bat bakarra ta bera naikoa”, Athleticek gol bakarra behar izan du derbyaren hiru puntuak erdiesteko.

Eta merezimendu osoz egin du. Demagun abantaila itzela dela lehen minutuan markagailuan aurretik ipintzea eta, jakina, horrela da. Dena den, partida ia osoan, bigarren zatiko hogei minutu inguru kenduta, Athletic zapalgailu bat izan da, erritmoari eutsiz, lan eskerga eginez eta arerioa baino aukera gehiago sortuz.

Golaren ostean ez du arrisku gehiegirik jasan Athleticek eta aukera on bi izan ditu, batez ere Beñaten jaurtiketa bat zutoinera. Bigarren zatian antzeko gertatu da. Eibarrek aukera ona izan du nahi gabe aurrelari batek, Enrichek hain zuzen ere, zapuztu duena eta, ostera be, garbienak zuri-gorriak izan dira, azken txanpa nolabaiteko lasaitasunez bizitzeraino.

Jaitsiera urrunago dago (33 puntu jada) eta behin betiko aldentzeko irteera zaila bezain interesgarria daukagu hurrengo asteburuan, Valentzia CF-ren zelaira konkretuki. Ea boladari eusten diogun: golik ez hartu eta asko zenbatu.