Valencia CF - Athletic Club
Jardunaldia 26
Liga

Valencia CF - Athletic Club

Valencia CF
Valencia CF
20
Athletic Club
Athletic Club
  • 49' Rodrigo
  • 89' Gameiro

KokapenaMestalla , Valencia

39.041 pertsona

Valentzia: enbor bereko ezpala

Athletic Clubek 2-0 galdu Valentziaren aurka Mestalla futbol zelaian. Rodrigo eta Gameiro golegileak izan dira.

undefined

Athletic Clubek 2-0 galdu Valentziaren aurka Mestalla futbol zelaian. Rodrigo eta Gameiro golegileak izan dira.

Lehen zatian etxekoak nagusi izan dira, ekimenari dagokionez behinik behin, baina alboetatik egin dituzten erdiraketa ugarik ez du errematatzailerik aurkitu.

Gauza bera esan daiteke gure aldetik, baina maiztasun gutxiagorekin.

Halaxe ere jokaldirik eztabaidagarriena etxekoen arean gertatu da, 8. minutuan hain zuzen ere: Raul Garcia arean sartu da, Diakahbyk hanka sartu du, eta ez du ematen baloia ukitu duenik. Tamalez BEL-ek ez du ezer ez adierazi.

Bigarren zatian goizegi hartu dugu gola, aldegeletatik itzuli eta hiru minutura hain justu ere, eta hogei minutu txar pasa ditugu.

Hortik aurrera taldeak baloi jabetza berreskuratu du, baina sakontasunik gabe eta espazioak behin eta berriz agertu dira gure defentsaren bizkarrean. Gure ohiko jokoari dagokionez Valentzia enbor bereko ezpala bihurtu dela esan daiteke eta bigarren gola egin du Gameirok arauzko denbora agortzear zela.

Bolada ona amaitu da eta lehiaketak aukera berri bat eskaintzen digu ostiralean RCD Espanyolen aurka San Mamesen. Puntuak gehitzeko aukera berri bat azken finean.