
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2018-19
- Athletic Club - Deportivo Alavés
Athletic Club - Deportivo Alavés


- 42' Beñat
- Borja 45'
KokapenaSan Mamés , Bilbao
40.402 pertsona
Berdinketa derbyan zortzigarrenarekin distantzia mantentzeko
Athletic Clubek bana egin du Deportivo Alavesen aurka San Mamesen.

Athletic Clubek bana egin du Deportivo Alavesen aurka San Mamesen. Beñat Etxebarriak egin du gure taldearen gola izugarrizko falta jaurtiketa baten bitartez eta Bastonek berdindu du lehia atsedenaldira heldu baino lehen.
Denboraldiko azken derbyan lorturiko berdinketa honekin, Athleticek hiru puntuko aldea gehi gol-average orokorra alde mantentzen ditu gaurko arerioarekiko LaLiga amaitzeko hiru partida falta direla.
Talde bakoitzak zati bat izan du bere menpe, futbolistikoki hitz eginez. Lehendabizikoan Alavesek primeran irakurri du partida, baina Athleticek lehenago sartu du, Beñaten bitartez. Tamalez, azken txanpan Bastonek berdindu du eztabaidarako tartea utzi duen jokaldian.
Bigarren zatian, aldiz, zuri-gorriak hobeto aritu dira, Alavesek, azken txanpan ere, bere abagunerik izan duen arren.
Amaieran ezin zulorik egin, baina gaur egun europar pasaportea ematen duen zazpigarren tokiak hor dirau. Baieztatze aldera, igandean lehenengo finala izango dugu, Real Valladoliden aurka Pucelan hain zuzen ere.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Gaizka Garitano

Deportivo Alavés
Hamaikakoan
