Real Valladolid - Athletic Club
Jardunaldia 36
Liga

Real Valladolid - Athletic Club

Real Valladolid
Real Valladolid
10
Athletic Club
Athletic Club
  • 21' Waldo

KokapenaJosé Zorrilla , Valladolid

22.151 pertsona

Europar sailkapena borrokatu beharko

Real Valladolidek 1 Athletic Clubek 0

undefined

Athletic Clubek 1-0 galdu du Real Valladoliden aurka Nuevo Zorrilla futbol zelaian. Waldok, lehen zatian, partidako gol bakarra egin du.

LaLiga amaitzeko jardunaldi bi falta dira eta oraindik hiru puntuko aldea daukagu, baina jada hiru dira atzetik etortzen diren taldeak eta borroka latza egongo da toki horren bila.

Gaurkoan ere borroka latza zen, guretzat eta etxekoentzat, Lehen Mailan segitzea baitzuten jokoan. Eta lehen minutuetan antzeman da, Real Valladolid nagusi izan delako, zelaiko leku guztietan eta jokoaren arlo guztietan. Bazirudien partida orekatzen ari zela, baina Waldok izugarrizko gola egin du partida hankaz gora ipintzeko.

Muniainek aukera paregabea izan du atsedenaldira heldu baino lehenago, baina burukada langa gainetik joan da. Ez zirudien berdinketa justua zenik, baina bigarren zatian, aldiz, abagunerik garbienak gureak izan dira. Tamalez San Josek, Raul Garciak edota Nuñezek (burukada zutoinera) izan dituztenak ez dira gol bihurtu eta esku hutsik itzultzen gara etxera.

Onena, zalantzarik gabe, Pucelaraino hurbildu diren 2.000 zale zuri-gorrien presentzia eta sostengua izan da.

Halaber, Aritz Adurizek bere 300.garren partida jokatu du zuri-gorriz LaLigan.
Arestian esan dugun bezala, aukera bi dauzkagu aurretik europar sailkapena lortzeko eta lehena igandean, ordutegi bateratuan, 18:30ean, San Mamesen Real Celtaren aurka izango da.