SD Huesca - Athletic Club
Final hamaseirenak
Kopa

SD Huesca - Athletic Club

SD Huesca
SD Huesca
04
Athletic Club
Athletic Club
  • Aduriz 37'58'
  • Williams 80'92'

KokapenaEl Alcoraz , Huesca

5.561 pertsona

Beste lau gol Kopan aurrera segitzeko

Athletic Clubek 0-4 irabazi dio SD Huescari El Alcoraz futbol zelaian. Adurizek (2) eta Williamsek…

undefined

Athletic Clubek 0-4 irabazi dio SD Huescari El Alcoraz futbol zelaian. Adurizek (2) eta Williamsek (2) egin dituzte partidaren golak. Emaitza honekin gure taldea sailkatu da final zortzirenetarako 0-8 orokorrarekin, San Mameseko emaitza kontuan hartuta.

Taldeak partida serioa egin du Gaizka Garitanoren debutaren egunean. Zuri-gorriek ez dute ia arriskurik hartu eta heldu denean, Camachok jaurti du penalti bat kanpora, emaitza jada zero eta bikoa zen.

Adurizek lehendabiziko gola egin du lehen zatiaren azken txanpan, bigarrena aldageletatik bueltan, ia nahi gabe, eta bere ordez zelairatu den Williamsek borobildu du arratsaldea bertaratu diren ia laurehun zale zuri-gorrien poztasunerako.

Lehia amaitu eta berehala guztion burua eta indarrak jada bideraturik daude astelehenean San Mamesen 21:00etan Girona FC taldearen kontra ospatuko den neurketa prestatzeko. Ea Ligan Kopako bide onari ekiten diogun.