Getafe CF VS Athletic Club 2019-8-24 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
02. Jardunaldia

Getafe CF1 : 1Athletic Club

Mata12'
Raúl García5'
Bertaratzea10.102
Laburpen bideoa
Estadioa
Coliseum Alfonso Pérez
Herria
Getafe
Data
24/08/2019
Ordua
21:00
Data eta ordua
2019-8-24 - 21:00

Puntu baliotsua Getaferen aurka

Raul Garciak lehoiak aurreratu zituen markagailuan baina Matak minutu gutxira berdindu zuen

2019ko abu. 24a

Puntu baliotsua Athletic Clubek lortutakoa Getafera egindako bisita zailean. Gaizka Garitanoren jokalariak lau punturekin heltzen dira Errealaren aurkako derbira partidu oso landu baten ostean. Lastima izan zen Raul Garciak lehenengo minutuetan sartutako golak Mataren erantzuna izatea denbora gutxira.

Partidua bikain hasi zen, Caparen erdiraketa Raul Garciak sareetara bidaliz kalitate askorekin. Baina Getafek laister aprobetxatu zuen bere aukera partidua berdintzeko Mataren bitartez. Etxekoek, presionatzen jarraitu zuten Fajr-en aukera batekin baina partidua berriro orekatu zen.

Bero ikaragarria egiten zuen zelaian, epaileak jokoa gelditu zuen jokalariek ura edan zezaten, eta jokoaren erritmoa ere motela zen. Bigarren jokaldiek aparteko garrantzia hartu zuten partiduan. Athleticek aurkariak baino hobeto amaitu zuen lehenengo zatia baina Oscar de Marcosen lesioaren albiste txarrarekin joan zen aldageletara. Larrazabalen debuta heldu zen, bigarrena denboraldi honetan Ohian Sancetek aurreko asteburuan debutatu ostean. Mateuk ez zuen penalti adierazi baloiak Mataren eskuan jo eta gero Nuñezen burukada baten ostean.

Bordalasen taldeak aurrera pausua eman zuen eta Cucurellaren jaurtiketa batekin eman zuen bigarren zatiko lehenengo abisua. Xehetasun txikietan zegoen partidua. Ez zen aukera garbirik izan. Lehoiek korner birekin amaitu zuten, Garitanok erakutsitako nahi eta gogoa erakutsiz Beñat atera eta Adurizen aldaketarekin. Athletic ederto dabil, maila ona emanez txapelketan.

GETAFE 1 ATHLETIC CLUB 1

Getafe: Soria; Damián, Djené, Cabrera, Raúl Carnero; Fajr, Maksimovic, Arambarri, Cucurella; Enric Gallego eta Mata.
Aldaketak: Markel Bergara Maksimovic-en ordez (40’), Nyom Raúl Carneroren ordez (65’) eta Portillo Fajr-en ordez (76’)

Athletic Club: Unai Simón; Capa, Núñez, Yeray, Yuri Berchiche; Dani García, Beñat; De Marcos, Raúl García, Muniain; eta Williams.
Aldaketak: Larrazabal De Marcosen ordez (45’), Aduriz Beñaten ordez (73’) eta San José Muniainen ordez (89’)

Golak:
0-1. (5´) Raúl García
1-1. (12´) Mata

Epailea: Mateu Lahoz. Txartel Horiak: Capa (4’) eta Damián (65’)

Zelaia: Coliséum Alfonso Pérez. Partidu hasieran minutu bateko isilunea izan zen Bordalasen anai baten omenez eta urte honetan hildako Getafe taldeko bazkideen omenez.