At.Madril VS Athletic Club 2019-10-26 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
10. Jardunaldia

At.Madril2 : 0Athletic Club

Saúl27'
Morata64'
Bertaratzea59.211
Laburpen bideoa
Estadioa
Wanda Metropolitano
Herria
Madrid
Data
26/10/2019
Ordua
21:00
Data eta ordua
2019-10-26 - 21:00

Porrota Wandan

Saul eta Morataren golek Athletic jo dute, lehenengo zatian Oblak izeneko horma batekin topo egin ostean

2019ko urr. 26a

Atleticok 2-0 irabazi dio Athletici Wanda Metropolitanon, Saul eta Morataren golei esker, lehoiek lehen zatian Oblak izugarriarekin topo egin duten partiduan. Datorren asteazkenean Espanyolen aurka bolada txarrarekin apurtu behar da, berriro gora begiratzen saiatzeko.

Wandan aukerak sortzea zailena bada, Athleticek bat oso argi izan zuen lehen minutuan. Baina Oblak gainditzea helburu zaila da. Lehen minutua bete gabe, Iñigo Martinezek sekulako jauzia egin zuen korner baten ondorioz, eta atezain esloveniarrak hegan egin zuen, atzamarretako ermamiarekin baloia ateratzeko.

Lehoiak aurkariaren zelaian aritu ziren, baina Atleticok ez du gehiegi behar gola sartzeko. Hori dela eta, Correa area barruan arrisku handiz mugitu ondoren atzean zegoen Sauli pasatu zion baloia, azken honek Simon gainditu zuelarik. Muniainen erortze bat aurkariaren arean eta Raul Garciaren jaurtiketa bat, Oblak berriro hegan egitea eragin zuena, izan ziren Athleticen mehatxuak. Gure taldeak ezer gutxi jasan zuen Correarengana zuzendutako alboko sake luze bat izan ezik, Simonengana erraz joan zena.

Garitanok laster mugitu zuen aulkia bigarren zatian Ibai, Cordobaren ordez zelairatuz. Atletico lehen zatian baino gehiago zegoen sartuta presioan. Santutxukoaren erdiraketa batean Williamsek baloia orraztu eta Muniainen bolea ikusgarri bat sarearen albo batera joan zen. Hala ere, minutu bat geroago, 2-0ekoa jarri zuen Simeoneren taldeak. Correa area barruan sartu eta bigarren zutoinera erdiratu zuen Moratak baloia sareetara bultza zezan. Ez zegoen partiduan sartzeko inolako aukerarik.