Villarreal CF - Athletic Club
Jardunaldia 12
Liga

Villarreal CF - Athletic Club

Villarreal CF
Villarreal CF
00
Athletic Club
Athletic Club

KokapenaEstadio de la Cerámica , Vila-real

17.343 pertsona

Merezi onezko berdinketa Vila-realen

Simonen hiru geldiketek 0-0ekoa mantendu zuten, aurreko aldera zenbaitetan heldutako partidu batean

undefined

Athleticek merezimenduzko golik gabeko berdinketa lortu du El Madrigalen; bertan, talde horiak hogei partidu zeramatzan golak sartzen. Defentsa-ordenak eta Unai Simonen geldiketek puntua ahalbidetu zuten, nahiz eta lehoiek ere aukerak eta sakontasuna izan zituzten, aurkariak baino korner gehiago lortuz (10). Sasoian dabilen Levante hartuko dugu orain San Mamesen, eta Real Sociedad eta Bartzelona mendean hartuta iritsiko da igandean Bilbora.

Lehoiei Europatik gertu mantentzen dien puntua ondo kostata lortu zen. Eta ez soilik izandako beroagatik. Oso lotuta jokatu behar izan zen Santi Cazorlaren elkarte jokoa indargabetzeko, eta horrez gain Simoni, txapelketan gol gutxien jaso zuen atezainari, distira handiz agertzera behartu zion. Hala ere, atezainak zuri-gorriei ezustean harrapatu zien hasierako kornerreko jokaldi batean oso kontzentratuta zegoela erakutsi zuen.

Williamsek, bigarren zutoinean, ez zuen asmatu ate aurrean Asenjori gola sartzeko Ibairen korner baten ostean. Etxeko atezaina estu eta larri ibili zen baloia bi alditan harrapatzeko San Josek arearen aurrealdetik egindako jaurtiketa batean. Athletic hobeto atera zen bigarren zatian. Jokoz kanpo egoteagatik Gerard Morenori ondo baliogabetutako gol baten ondoren, Yurik jaurtitzeko aukera ona ikusi zuen, baina Ruben Peñak ozta-ozta kornerrera urrundu zuen. Beste bat izan zuen Raul Garciak korner baten ondorioz.

Gerard Morenoren gol usaimenak Simonen aurrean jartzea ahalbidetu zion, azken honek arriskuari eutsi zion eta baloi-zartakoa hurbil-hurbiletik atera zuen aurpegiarekin. Cazorlak beste izualdi bat sortu zuen kontraeraso batean, eta Athletic aldaketekin sendotasuna irabazten joaten ari zen, aurkariaren zelaian gehiago jokatuz. Raulek ezkerkada batez kanpora jaurti zuen, eta Simonek Albiolen burukada bati erantzun ezin hobea eman zion, bere egun bikainari amaiera emanez.