Athletic Club - Granada CF
Jardunaldia 15
Liga

Athletic Club - Granada CF

Athletic Club
Athletic Club
20
Granada CF
Granada CF
  • 40' Raúl García (p.)
  • 83' Yuri

KokapenaSan Mamés , Bilbo

37.974 pertsona

Sailkapenean gora Granada mendean hartuta

Athletic goiko postuetan finkatu da azken 15 puntuetatik 13 lortuta, Raul Garcia eta Yuri Berchicheren golekin

undefined

Athleticek hirugarren garaipena jarraian lortu du, eta Europako postuetan sendotu da. Azken 15 puntuetatik 13 lortu ditu. Granadaren aurkako 2-0ekoa efikazia ariketa bat izan da. Defentsan bikain ibili dira lehoiak eta nazariek izan dituzten aukerak kontrolpean hartu dituzte. Raul Garciak, penaltiz, eta Yuri Berchichek San Mameseko gotorlekua sendoa dela ziurtartu dute euren golekin. Oso ondo atera da Carmelo eta Williamsen omenezko festa.

Baloi batek ihes egin dio Simoni partida hasi eta berehala, baina garaiz erreakzionatu du hura aldentzeko. Athleticek ez dio aukerarik eman Granadari, eta honek Machisen joan-etorriekin bakarrik kezkatu du Athleticen defentsa. Aukerak aprobetxatzeko jardunaldia zen gaurkoa. Harmailak txalotu duen Kordobaren eta Yuriren artean, baloi ederra utzi diote Raul Garciari baina honek bigun jaurti du Rui Silvaren eskuetara. Williamsek, hasieratik oso aktibo, Sancetek utzitako baloia errematatu du, zorte handirik gabe.

Ordu erdia pasata, Domingo Duartek Raul Garcia area barruan bultzatu du bere atezainak baloia eskuetan zuenean eta epailak penaltia adierazi du. Nafarrak ez du asmatu lehen penalti jaurtiketan, baina bai bigarrenean. Portugalgo atezaina behar baino gehiago aurreratu da lehen penaltian eta Cordero Vegak, irizpide onarekin, hura errepikatzea agindu du.

Gaizka Garitanoren taldeak bikain irakurri du norgehiagoka. Munduko lasaitasun osoa izan du baloiarekin, ondo ibili da berdegunean Unai Lopezen aginduetara eta aukera aprobetxatu du Yuri Berchichek, atzetik Sputnik bat bezala sartuz, 2-0ekoa sartu eta partida errematatzeko.