
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2019-20
- Deportivo Alavés - Athletic Club
Deportivo Alavés - Athletic Club


- 28' (p.) Lucas
- 90' Ely
- Raúl García 17'
KokapenaMendizorrotza , Gasteiz
19.412 pertsona
Emaitza krudela Alavesen aurka
Rodrigo Elyk azken minutuan sartutako golak Raul Garciaren hasierako gola irauli eta Gasteizen utzi du derbia

Athleticek 2-1 galdu du Mendizorrotzan, Rodrigo Elyk azken minutuan sartutako gol batekin. Amaiera bidegabea eta krudela izan da partidaren fase askotan nagusi izan den taldearentzat. Izan ere, zuri-gorriak aurretik izan dira entsegatutako jokaldi baten ondoren Raul Garciak gola sartu baitu.
Ez zuen ematen partidak horrela bukatuko zuenik, lehoiak eszenaratze handi batekin hasi baitira Mendizorrotzan. 6. minutuan Pachecok geldiketa ederra egin dio Williamsi, Muniainen eta Yuriren arteko lotura on baten ondoren buruz errematatu baitu aurrelariak.
Alavesek kontraerasoa baino ez du arriskua sortu. Eta lehoiek Gasteizko taldearen irteerak zaindu behar zituzten. Lehoiek sartu dute lehena, Vesgak ez baina Raulek ezkerrarekin errematatu duen entsegatutako jokaldi batean. Zuri-gorriak behin eta berriz azaltzen ziren Alavesen area inguruan, Muniainen bidez gehienetan.
Yerayk Aleix Vidali egindako penaltia iritsi da ondoren, Lucas Perezek gol bihurtu duena. Eta baita partidako jokaldi polemikoena ere, Williams aurkariaren ate aldera ihes egiten ari zela, eta, Ximo Navarroren sarrera ikusita, epaileak txartel horia bakarrik erakutsi duenean.
Bigarren zatian, nagusi izaten jarraitu du Athleticek, nahiz eta pixkanaka goian nekeak min egin dion. Lucas Perezek langara bidali du jaurtiketa bat 90. minutuan eta Rodrigo Elyk garaipenaren gola egin du luzapenean.
Hamaikakoan

Pacheco
X.Navarro
Duarte
Ely
Laguardia
Manu
Camarasa
Martín
Vidal
Joselu
Lucas
Ordezkoak
Edgar
Burke
Pons
Aritz
Magallán
Fejsa
Borja
Entrenatzaileak
Asier Garitano

Deportivo Alavés
Hamaikakoan
