Alavés VS Athletic Club 2020-2-23 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
25. Jardunaldia

Alavés2 : 1Athletic Club

Lucas Pérez28'(p.)
Ely90'
Raúl García17'
Bertaratzea19.412
Laburpen bideoa
Estadioa
Mendizorrotza
Herria
Gasteiz
Data
23/02/2020
Ordua
14:00
Data eta ordua
2020-2-23 - 14:00

Emaitza krudela Alavesen aurka

Rodrigo Elyk azken minutuan sartutako golak Raul Garciaren hasierako gola irauli eta Gasteizen utzi du derbia

2020ko ots. 23a

Athleticek 2-1 galdu du Mendizorrotzan, Rodrigo Elyk azken minutuan sartutako gol batekin. Amaiera bidegabea eta krudela izan da partidaren fase askotan nagusi izan den taldearentzat.  Izan ere, zuri-gorriak aurretik izan dira entsegatutako jokaldi baten ondoren Raul Garciak gola sartu baitu.

Ez zuen ematen partidak horrela bukatuko zuenik, lehoiak eszenaratze handi batekin hasi baitira Mendizorrotzan. 6. minutuan Pachecok geldiketa ederra egin dio Williamsi, Muniainen eta Yuriren arteko lotura on baten ondoren buruz errematatu baitu aurrelariak.

Alavesek kontraerasoa baino ez du arriskua sortu. Eta lehoiek Gasteizko taldearen irteerak zaindu behar zituzten. Lehoiek sartu dute lehena, Vesgak ez baina Raulek ezkerrarekin errematatu duen entsegatutako jokaldi batean. Zuri-gorriak behin eta berriz azaltzen ziren Alavesen area inguruan, Muniainen bidez gehienetan.

Yerayk Aleix Vidali egindako penaltia iritsi da ondoren, Lucas Perezek gol bihurtu duena. Eta baita partidako jokaldi polemikoena ere, Williams aurkariaren ate aldera ihes egiten ari zela, eta, Ximo Navarroren sarrera ikusita, epaileak txartel horia bakarrik erakutsi duenean.

Bigarren zatian, nagusi izaten jarraitu du Athleticek, nahiz eta pixkanaka goian nekeak min egin dion. Lucas Perezek langara bidali du jaurtiketa bat 90. minutuan eta Rodrigo Elyk garaipenaren gola egin du luzapenean.