Athletic Club - Atlético de Madrid
Jardunaldia 28
Liga

Athletic Club - Atlético de Madrid

Athletic Club
Athletic Club
11
Atlético de Madrid
Atlético de Madrid
  • 37' Muniain
  • Diego Costa 39'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Benetako puntua Atleticoren aurka

Lehoiak aurretik jarri dira Muniainen golarekin, baina Diego Costak bi minutu geroago berdindu du San Mames tristean

undefined

Athleticek bana berdindu du Ligako itzuleran Atleticoren aurka. Muniainek atzetik helduta sartu du hobeto jokatzen ari ginenean, baina nahaste txiki batek, lehoiek izandako bakarretako batek, Diego Costari bi minutu geroago berdintzea ahalbidetu zion, 38. minutuan.

San Mames hutsik zegoela, zaleen aurrean ezkutua defendatu ezinik, lehoiek aurpegia eman zuten une oro, eta Europan jokatzen saiatzeko geratzen zaien borroka gogorrean goseak zeudela erakutsi zuten.

Covidek hildako bazkideei eta zaleek egindako omenaldi xumean, Iker Muniain eta Koke Resurreccion kapitainek eserleku beltz baten gainean bi lore-sorta utzi zituzten, eta minutu bateko isilunea egin zen, ereserki zuri-gorriaren akorde pausatuekin. Athleticek badaki zalerik gabe ez duela zentzurik, baina haien alde aurpegia eman behar zuen.

Gaizka Garitanoren mutilak lanean hasi ziren. Carrascok beldurra ekarri zuen gutxigatik kanpora joan zen buruz buruko batean, Baina horren ostean jokoaren nagusitasuna hartu zen. Muniainek eta Capak ondo lotutako jokaldi bat Oblaken eskuetan amaitu zen Muniainen burukadan. Esloveniako atezaina amesgaizto bat izan zen joanekoan, Iñigo Martinezi ezinezko geldiketa bat eginda, eta sekuentzia bera errepikatu zuen Yerayren beste burukada batean, Muniainen erdiraketan.

Hiru minutu geroago, 36.ean, ezin izan zuen ezer egin Yuri barruraino sartu eta Muniaini baloia eman zionean eskuinarekin gurutzatzeko. Pena bat ezin besarkatzea publikoarekin ospatzeko. Talmalgarriena izan zen ehun segundo eskasetan Costak berdindu zuela, bakarrik sartu baitzen erditik.

Athleticek agintzen jarraitu zuen jokoan, eta 60. minutuan Yuriren irudia marraztu zitzaien zaleei, Granadan ate aurrean, finalerako txartela eman zuen golarena. Bere jaurtiketa oraingoan zutoin motzean, sarearen alboan hil zen.

Entrenatzaileak ordezkoak zelairatzen hasi ziren, eta Gonzalez Gonzalezen erabakien eztabaidaren erdian, epaile bikaina bera, norgehiagokaren beste geldiketa handia heldu zen, Unai Simonek Ariasi egindakoa bigarren zutoinean ate aurrean. Oblakek eta gure atezainak LaLigako Zamora irabazteko borrokan ari direla erakutsi zuten. Asteazkenean Ipurua menderatu behar da, ohiko derbia izango ez den arren.