Valencia CF - Athletic Club
Jardunaldia 33
Liga

Valencia CF - Athletic Club

Valencia CF
Valencia CF
02
Athletic Club
Athletic Club
  • Raúl García 13'47'

KokapenaMestalla , Valencia

Raul Garciak Europan kokatu du Athletic

Nafarraren bi golek zazpigarren jarri dute Athletic, Valentzia Mestallan txikitu ondoren

undefined

Izugarria. Athleticek etxetik kanpo denboraldiko partida onena egin du Mestallan eta Valentzia txikitu du (0-2), joko maila bikainarekin eta Raul Garciaren bi golekin, bigarrena ezin ederrago. Lehoiak aurkaria baino hobeak izan dira guztian Europarako final honetan, eta gaur gauean lasai ederrean lo egingo dute zazpigarren postuan. Inork ez du aurtengo denboraldian irabazi Mestallan. Lehoiek, 430 egun geroago, lortu dute.

Athletic Europarako borrokan sartzeko gogotsu heldu zen Mestallara. Raul Garciaren abagune batekin hasi zen partida, Caparen erdiraketa baten ostean. Simonek Guedesi egindako geldialdi baten ondoren, baloiaren jabetza Athleticena izan zen denbora osoan zehar.

Gose iritsi zen Raul Garcia bera ere Mestallara, eta horren ondorioz laster lortu zuen gola, 13. minutuan, Muniain langile batek Kondogbiari egindako lapurreta baten ostean. Williamsek desmarkea jo diagonalean eta Raul Garciari beheko pase ona eginez ez zuen barkatu nafarrak. Rulok behin egin dezake huts, baina ez bitan. Cillessen lasaitasun harrigarriz gainditu zuen.

Lehoiek baloia alde batetik bestera mugitzea erabaki zuten, eta, aukera handirik ez izan arren, edozein jokalditan 0-2koa egin zezaketenaren susmoa zegoen Mestallan. Hala ere, Maxi Gomezek banakakoa egiteko aukera izan zuen plantxan egindako burukada batean.

Garitanok ardura eskatu du atsedenaldian eta Athletic bete-betean sartu da partidan. Cordobak baloi bat lapurtu dio Parejori eta Raul Garciak urruneko ezkerkada batekin bidali du baloia sareetara. Iruindarraren hamahirugarren gola bikaina izan da. Lehoiek gehiago nahi zuten, eta hirugarrena bilatu dute Yuriren barnealdietan eta Caparen beste jokaldi bikain batean. Raul Garciak ahal izan duen bezala errematatu du. Hortik aurrera, Maxi eta Rodrigoren ezuste pare bat heldu dira baina ezerezeab gelditu dira. Athletic aurkaria baino hobea izan dela nabarmen erakutsi du gurkoan, eta ‘goal average’ delakoan ere irabazi dio Valentziari.