Athletic Club VS FC Barcelona 6/2/2020 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
1/4

Athletic Club1 : 0FC Barcelona

Williams93'
Bertaratzea49.154
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
06/02/2020
Ordua
21:00
Data eta ordua
6/2/2020 - 21:00

Athleticek mendean hartu du Barça eta finalerdietan dago

Williamsek luzapenean egindako gol batek Granadaren, Mirandesen eta Realaren ondoan jarri ditu lehoiak, finalerdietan

6 de feb. de 2020

Athletic Errege Kopako finalerdietan dago, luzapenean Futbol Club Bartzelona kanporatu ostean, Iñaki Williamsen burukada bati esker. Reala, Granada eta Mirandes, horietako bat izango dute aurkari lehoiek. Barça azken sei finaletara heldua zen, baina zuri-gorrien aurrean ezin izan du talde katalanak. Zuri-gorriek ostiral honetan ezagutuko dute euren aurkaria Las Rozasen.

Gaizka Garitanoren taldea bere aukeraren zain egon da eta oso partida itxia jokatu du, aukera gutxi egon dira bi ateetan. 8. minutuan bertan behera utzi du epaileak Williamsen gola, jokoz kanpokoagatik. Athleticek partida luzea egin nahi izan du, bere aukeraren zain.

Dani Garciaren jauriketa batean izan dute, Ter Stegenen akatsa eta gero, eta estu ibili dira ere Griezmannen aurrean, baina Simonek urrezko pilota bat atera zionean.geldiketa egin dio argentinarrari. 87. minutuan izan da hori, eta oraindik onena falta zen San Mamesen. Aduriz eta Ibai zelaian ziren, eta azken honen erdiraketa pozoitu batekn ondotik, Williamsek Ter Stegenen atea zulatu du buruz. Festa lehertu da San Mamesen. Finalerdietako ospakizuna, baina oraindik pausurik garrantzitsuena falta da.