Athletic Club - Granada CF
Finalerdia
Kopa

Athletic Club - Granada CF

Athletic Club
Athletic Club
10
Granada CF
Granada CF
  • 42' Muniain

KokapenaSan Mamés , Bilbo

48.149 pertsona

Athleticek abantaila handiagoa merezi izan du

1-0 irabazi dio etxeko taldeak Granada taldeari Muniainek sartutako golarekin baina Capari beste gol bat baliogabetu diote

undefined

Athleticek 1-0 irabazi dio Granadari finalerdietako joaneko partidan Muniainek lehen zatian sartutako gol bati esker. Caparen gola gaizki baliogabetu du epaileak Williamsen jokoz kanpokoa adieraziz nahiz eta aurrelari zuri-gorria Capak egindako jaurtiketatik urrun egon. Var-ak Hernandez Hernandezi deitu zion inork espero ez zuenean eta epaile kanariarrak gola baliogabetu zuen.

San Mamesek ez zuen epailearen lana ulertu. Dani Garciak egindako lehen faltan, txartel horia ikusi zuen eta bueltako partidarako zigorra eragiten dio. Machis, egoera berdinean, zigorrik gabe geratu zen antzeko bi sarrera egin ondoren. Egia da Soldadok ere ez duela Granadan jokatuko, txartel horia merezi zuen ekintza argi baten ondoren.

Gaizka Garitanoren taldea andaluziarra baino hobea izan da. Yangel Herreraren jaurtiketari on batekin hasi zen partida baina Simonek bikain erantzun zion. Athletic aukerak gehitzen joan zen. Williamsen jaurtiketa gurutzatu bat Rui Silvak desbideratu zuen baina epaileak ez zuen korner jaurtiketarik eman. Vesgak bi aukera izan zituen: bietan atezain portugaldarrarekin egin zuen topo. Bigarrena oso argia izan zen. Athletic aukerak gehitzen joan zen, Juriren beste jaurtiketa on batekin.

Eta gola 41. Minutuan heldu zen.  Dani Garciak Granadako atzelariak baino bizkorrago jokatu zuen, Williamsek baloia ondo kontrolatu zuen nahiz eta andaluziarrek aurrelariaren eskua eskatu eta honek pase bikaina eman zion Muniaini, nafarrak baloia sareetara bidaltzeko. Var-aren zain egon behar izan zen…

Bigarren zatia Yerayri ondo baliogabetutako gol batekin hasi zen eta hurrengo jokaldian, Williamsek gora bidali zuen baloia kontraeraso on batean. Rui Silvak berriro oso ondo erantzun zion Williamsi eta Simonek bi geldiketa on egin zituen Neva eta Victor Diazen aurrean. Kanporaketan aurretik ipintzen gaituen garaipena lortu arren, zaletuak eta taldea haserre joan ziren etxera.