Valencia CF - Athletic Club
Jardunaldia 13
Liga

Valencia CF - Athletic Club

Valencia CF
Valencia CF
22
Athletic Club
Athletic Club
  • 25' C. Soler (p.)
  • 85' Manu Vallejo
  • Villalibre 55'
  • Raúl García (p.) 78'

KokapenaMestalla , Valencia

Berdinketa mingotsa Mestallan

Athleticek bi puntu utzi ditu Manu Vallejok 82.ean sartutako golagatik bigarren zatian Villalibre eta Raul Garciaren golekin markagailua irauli ondoren

undefined

Athletic Clubek 2-2 berdindu du Valentzia taldearen aurka Mestallan. Bigarren zatian erreakzio bikaina izan du, baina garaipenak ihes egin dio zortzi minuturen faltan Manu Vallejok bigarren zutoinean buruz errematatu duen baloi batean.

Xehetasunek berriro eragina izan dute. Gaizka Garitanoren jolakariak markagailuan atzetik hasi dira 24. minutuan Carlos Solerrek penaltiz sartu ondoren, Maxi Gomezi area barruan egindako faltaren ondorioz Racicek baloia zutoinean jo zuen jokaldi batean.

Athletic hegaletatik heltzen ahalegindu zen Capak eta Yurik nahita egindako erdiratzeekin. Halaber, ezker hegalekoak partida osoa maila onean bukatu zuen aurrekoetan izandako arazoen ostean. Hain zuzen ere, Berchicheren jaurtiketa bat Domenechek desbideratu zuen, eta hori izan zen lehoiek lehen zatian izan zuten aukerarik argiena.

Atsedenaldiaren ostean abiadura handiagoz jokatu zuten lehoiek, markagailuari buelta emateko prest. Unai Lopez gogotsu zelairatu zen bigarren zatian eta lehen gol aukeran parte hartu zuen: bere jaurtiketa atezainak aldaratu zuen eta Williamsek jokoz kanpo gola egin zuen.

Berdinketa susmatzen zen; izan ere, talde jokaldi bikain batean iritsi zen. Yuri hondoko marrara heldu ondoren bere erdiratzea Villalibrek aprobetxatu zuen baloia sareetara bidaltzeko. Etxetik kanpo sartzen duen ondoz ondoko bigarrena da hamaikakoan.

Berenguerrek intentzioz egindako jaurtiketa batekin abisatu zuen geroago etorriko zena: alboko sake batean Muniain azkar ibili zen Racicen penaltia probokatzeko. Raul Garciak gol bihurtu zuen. Hamahiru minutu geratzen ziren, baina Athletic falta batean oharkabetu zen eta bi puntu bertan utzi zituen. Ez dago damutzeko astirik, asteartean Real Madrilen aurka Valdebebasen suspertu behar da, emaitza positiboarekin amets egiteko jokaleku berria.