Athletic Club - Real Sociedad
Jardunaldia 16
Liga

Athletic Club - Real Sociedad

Athletic Club
Athletic Club
01
Real Sociedad
Real Sociedad
  • Portu 5'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Porrota Realaren aurka San Mamesen

Gipuzkoarrek derbi goibela irabazi dute Portuk amaitutako kontraeraso bati esker, 4. minutuan

undefined

Athletic Clubek 0-1 galdu du Realaren aurka San Mameseko derbirik tristeenean, harmailak ikuslerik gabe egon baitira. Imanolen jokalariek kontraeraso bat aprobetxatu dute 4. minutuan: Oyarzabalek nahi bezala eman zion baloia Porturi behin betiko 0-1ekoa egiteko.

Aukera gutxiko partida izan zen; izan ere, atzelariak aurrelariei gailendu zitzaizkien jokaldi askotan. Reala oso sendo aritu zen partida osoan zehar eta ia ez zuen utzi erasoko jokaldirik egiten, bi hegalak ondo itxi zituzten.

Garitano jokoari buelta ematen saiatu zen, bigarren zatiaren hasieran aldaketa hirukoitza eginda, Sancet, Morcillo eta Unai Lopez zelairatuta, baina azken honen lesio goiztiarrak erreakzioa eten egin zuen. Donostiarrak falta bat bota zuen langaren gainetik Raul Garciari bere tokia utzi baino lehen.

Bisitariak 0-2koa egiteko gertu egon ziren: Isak-en falta bat langara joan zen, eta geroago Simonek Oyarzabalen jaurtiketa urrundu zuen. Partidak aurrera egin ahala lehoiek ozta-ozta gozatu zuten beste aukera bat Yuri Berchicheren hondoko lerrora iritsi zenean, baina Morcillok ez zuen zehazterik izan gertu egon bazen ere. Athleticek joko biziago egin zuen azken txanpan, baina ez zion gehiagorako eman. Agur txarra 2020ari egindakoa, baina ez dago damutzeko astirik. Elche igandean iritsiko da San Mamesera.